XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KOMISARIA: Nola?
Zu ere musikaren bila zabiltzala?
Hemen neuk bakarrik bilatzen dut!
LAGUNTZAILEA: (
Hemendik ez duzu aldegingo, orain bai atxilotuko zaitudala.
KOMISARIA: Isilduko al zara behingoz?
ZIENTIFIKOA: Isilduko al zara?
Beno, zera... zure nagusiak esan dizu.
1. MUSIKARIA: Denok isilduko al zarete?
Erotu egin nauzue!
Oso arazo larria dugu eta zuek nahastu besterik ez duzue egiten.
(
MEDIUMA: Unetxo bat!
Nik argitu dezaket misterioa!
2. MUSIKARIA: Zuk?
4. MUSIKARIA: Zu nor zara ba?
MEDIUMA: Medium bat naiz.
1. MUSIKARIA: Zer zarela diozu?
MEDIUMA: Medium bat, iragarle bat.
2. MUSIKARIA: Sorgin bat.
MEDIUMA: Hori prexixamente ez da, baina hortxe-hortxe.
ZIENTIFIKOA: Zuk etorkizuna igartzen duzu.
MEDIUMA: Hori ere ez da, baina gutxi gorabehera bai.
KOMISARIA: Eta zuri nork eman dizu hemen ikertzeko baimena?
MEDIUMA: Hara zer esaten dizudan, zuk zeure lana egin eta nik neurea egingo dut.